Azpeitiak, egungo txapeldunak, esku-pilotako Gipuzkoako Herriarteko Txapelketaren finalaurrekoak jokatuko ditu aurten ere. Gaur, igandea, Oiartzunen 0 eta 3 nagusitu dira Ilunpe elkarteko pilotariak, final laurdenetako itzulerakoan. Kadeteek 22-8, jubenilek 22-16 eta seniorrek 22-9 irabazi dituzte beren partidak. Guztira, 5 eta 1 izan da kanporaketaren emaitza azpeitiarren alde; joanekoan, Frontoi Txikian, 2 eta 1 irabazi zuten Ilunpekoek.
Hernani izango da Azpeitiaren aurkaria finalaurrekoan. Bestea, berriz, Azkoitiak eta Astigarragak jokatuko dute.