Zinea Soreasutik San Martin egoitzara

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba

Atzo, asteazkena, eman genion hasiera San Martin egoitzako zine saioei. Aurten hiru egitekotan gara, froga gisara. Bada lehenengoa, Amama filmarena, ongi baino hobeto atera zen. Asier Altuna zuzendaria ere gustura joan zen egoiliarrek emaniko erantzunarekin eta erakutsitako jarrera irekiarekin, "ekimen sozial interesgarria" dela esanda (argazkia, filma ikusi ondorengo solasaldikoa da). Pozik daude San Martineko arduradunak ere. Pozik gu ere.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide