'Sanagustineko elkarrizketak' zikloaren estreinakoa: Jabier Larrañaga

Uztarria.eus 2016ko eka. 28a, 20:27

None

2013 eta 2015 artean Aho Bizarrik Gabe egin ondoren, Azpeitiko Kultur Mahaiak, Erlo Telebistak, Sanagustin kulturguneak, Urola Kostako Hitza-k eta Uztarria Komunikazio Taldeak elkarrizketa ziklo berri bat jarri dugu abian: Sanagustineko elkarrizketak.

Ziklo berrian, azpeitiar ezagunak izango dira elkarrizketatuak. Jabier Larrañaga Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza diputatua izan da lehendabizikoa, eta Ihintza Elustondo Berria-ko azpeitiar kazetaria elkarrizketatzailea. Maiatzaren 11n egin zen elkarrizketa Sanagustin kulturgunean. Orain, Erlo Telebistaren bideo honetan ikus daiteke, osorik. Eduki osoa irakurtzeko edota gordetzeko, berriz, Uztarria.eus-en lotura honetan jarrita dago.

Ekaineko Uztarria aldizkarian ere irakur daiteke elkarrizketaren laburpen bat.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide