Irudiz, musika eta hitzez osaturiko ikus-entzunezko lan laburrak sortzen ari dira Egoitz Arruti, Eider Bereziartua eta Iraia Bereziartua. Azpeitiko Udalak eta Kultur Mahaiak elkarlanean eginiko sorkuntza beka jaso zuen proiektuetako bat da Inharrak, eta euren lanaren sormen prozesua azalduko dute egileek.