Puntto eta tute txapelketako sariak banatu dituzte Baigeran

Uztarria.eus 2016ko aza. 23a, 17:17

Jubilatuen eta Pentsiodunen Astea ospatzen ari da Baigera Elkartea aste honetan. Egitarauaren barruan herenegun, astelehena, karta-joko txapelketak egin zituzten. Punttoan, Manoli eta Joxepa izan ziren nagusi, Lurdes eta Maria Jesus bigarrenak, eta Lasa eta Segurola hirugarrenak. Tutean, berriz, Antonio Gomez eta Juan Manuel Osorio izan ziren irabazleak, Antonio Merchanen eta Antonio Godoyren, eta Juan Mendozaren eta Juan Carrascoren aurretik. Argazkietan, bi txapelketetako podiuma osatu zuten bikoteak ageri dira, sariak jasotzen.

(Argazkiak: Baigera)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide