Zineaz gozatu dute beste behin San Martin egoitzako egoiliarrek

Uztarria.eus 2017ko urt. 26a, 13:15

Zinea Soreasu antzokitik atera, eta San Martin egoitzara hurbildu dute beste behin Kulturaz Kooperatibako kideek. Atzo, asteazkena, San Martin egoitzako egoilarrek Arrugas filma ikusteko aukera izan zuten, doan, bertako aretoan. San Martin egoitzako langileek azaldu dutenez, "dibertigarria bezain hunkigarria" izan zen filma, eta egoiliarrak pelikulako gertaerekin "identifikatuta sentitu zirela esan dute.  

Iazko ekainean jarri zuten egitasmoa martxan Kulturaz Kooperatibak, San Martin egoitzak eta Azpeitiko Udalak elkarlanean, eta orain arte eskaini dituzten filmek harrera ona izan dute. Eskaini dituzten filmek eta aurerrantzean eskainiko dituztenek, ikusleak entrenetitzeaz gain, hausnarketarako eta tertuliarako bidea zabaltzea nahi dute egitasmoaren sustatzaileek. Horregatik, "tematika zehatzeko" filmak eskainiko dituzte hainbat gai mahaigaineratuz. Egoiliarrek ez ezik, gainerako herritarrak ere zabalik dituzte San Martin egoitzako ateak, bertako egoiliarrekin batera zineaz gozatzeko. 

(Argazkiak: San Martin egoitza)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide