Sanjuandegiko festak 2017

Azpeitian ere mosaiko txikia egingo da, zapatuan

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Gure Esku

Sanjuandegiko festen barruan osatuko da mosaikoa. Jose Antonio Agirre plazan, 19:00etan.

Erabakitzeko eskubidearen aldeko mosaiko txiki ugari egin dira asteburu honetan galdera ikurra osatuz, Euskal Herriko hainbat eta hainbat txokotan. Mosaiko horiek ekainaren 10ean Bilbon egingo den mosaiko erraldoiaren aurrekariak dira. Eta Azpeitian ere egingo dugu, nola ez. Sanjuandegiko festetako zapatuan, ekainaren 3an, osatuko da mosaikoa Jose Antonio Agirre plazan, 19:00etan hasita.

Gainera, egun hauetan badugu zer ospatu nahiz aldarrikatu. 2016ko ekainaren 5 gogoangarri hura gainean baitugu.

Bestalde, datozen egunotan xehetasun gehiago emango baditugu ere, dagoeneko izena eman daiteke Bilboko ekimenean parte hartzeko Erabakiaren erakusketa osatu den aretoan (Foruen Ibilbidean). Bertan, autobuserako izena ere eman daiteke.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide