XXXV. Euskal Antzerki Topaketek badute kartela, eta Valen Garcia azpeitiarrak egindakoa da. Gaur, asteartea, jakinarazi dute zein den 2017ko topaketak iragarriko dituen kartelaren diseinua. Aurten, guztira, hemeretzi lan aurkeztu dituzte kartel lehiaketara, eta guztiak ikusgai izan dira Foruen Ibilbideko erakusketa aretoan. Bertara hurbildu diren herritarrek lanak bozkatzeko aukera izan dute, eta epaimahaiak boz horiek kontuan izan ditu erabakia hartzerakoan.
Valen Garciak 900 euroko saria jasoko du, eta bere irudia herriko txoko ezberdinetan izango da ikusgai udazkena iristen den heinean.