Saninazioak 2017

Uztailaren 29ra arte luzatu dute Bakailao Txapelketako izen-ematea

Uztarria.eus 2017ko uzt. 26a, 14:48

Aurreko urteko parte-hartzaileak Bakailao Txapelketan.

Abuztuaren 1ean hartuko du Azpeitiko plaza Bakailao Txapelketak. Parte-hartzaileek izena "azken unean ematen dutela ikusita" erabaki du izen-ematea luzatzea festa herrikoien aldeko batzordeak. Doan eman daiteke izena, baina parte hartzea mugatua izango da, eta 40 taldek har dezakete parte, gehienez. Salgai daude txapelketaren ostean egiten den bazkarirako txartelak Pastorkuan, Jim Clarken, Orkatzen eta Sanagustinen. 

Hilaren 29ra arte luzatu du Bakailao Txapelketan izena emateko epea Marea Arroxak. Norbanako bezala edota elkarte gisa eman daiteke izena 943-15 70 68 edo 688-89 37 32 telefono zenbakietara deituta. Izen-ematea doakoa da, baina parte hartzea mugatua izango da, eta 40 taldek hartuko dute parte gehienez. Festa herrikoien aldeko batzordeak azaldu duenez, "parte-hartzaileek azken egunetan egiten dute izen-ematea" eta horregatik erabaki dute uztailaren 29ra arte luzatzea.

Marea Arroxak adin guztietako herritarrei dei egin die plazara irtetera eta beren abileziak gainerako herritarrekin batera erakustera.

Bazkarirako sarrerak salgai

Bakailao txapelketaren osteko bazkarirako sarrerak ere salgai daude jada. Hala, honako taberna hauetan egongo dira sarrerak: Pastorkua, Jim Clark, Orkatz eta Sanagustin. Aurtengoan, berrikuntzekin dator Bakailao Txapelketa, izan ere, bazkalostean bertso saioa izango da trikitilariek girotuta. Jon Gurrutxaga azpeitiarra, Maialen Akizu, Aitor Salegi eta Maider arregi ariko dira kantuan. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide