Sansebastianak 2018

Diana eta prozesioa, San Sebastian egunean kaleak esnatzeko

Uztarria.eus 2018ko urt. 20a, 12:33

Gaueko festa jendetsua eta gero, askoz itxura lasaiagoa zuten gaur goizean herriko kaleek. Bezperako danborradaren burrunbarik gabe, baina isiltasuna urratzeko adina musikarekin eta danbor eta upel hotsekin esnatu da Azpeitia San Sebastian egunez, urtero legez.

09:00etatik aurrera txistulariak, musika eskolako txilibitu-jotzaileak, musika banda eta Gure Ametsa eta Ardozaleak taldeak kalez kale ibili dira, San Sebastian goizeko Diana ezaguna jotzen. Ondoren, udal ordezkariei lagundu diete parrokiaraino, handik abiatuta Alde Zaharreko kaleetan San Sebastianen irudiarekin ibili den prozesioan ere parte hartzeko. Eta prozesioa bukatuta, elizara sartu dira musikariak eta danborradako taldeak, San Sebastian martxa jotzeko, meza hasi aurretik.

12:00etan sokamuturra irtengo da aurten lehen aldiz, eta plazan ekitaldi horren kontrako elkarretaratzea egingo dute. 12:30ean, berriz, umeen danborradak hartuko ditu kaleak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide