Eneko Sagardoyk 'Goye Sariye' jaso zuenekoa

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba 2018ko ots. 15a, 15:07

Kulturaz kooperatibak Handia filmaren saio berezia egin zuen joan zen zapatuan Soreasu antzokian. Filmak hamar Goya sari jaso zituen duela aste pare bat, eta zapatuan Azpeitian izan zen horietako bat jaso zuen Eneko Sagardoy aktorea. Soreasura bertaratzeko prestutasuna eskertzeko oroigarri bat eman zioten Kulturazeko kideek Sagardoyri, eta Goye Sariyen antzezpen txiki bat ere egin zuten.

Saio hartan bertan filmean lan egin duten Mikel Herrera azpeitiarrak eta Juan Kruz Izagirre Azpeitiko bizilagunak ere jaso zuten Udalaren aitortza. Herrerak filmeko efektu berezietan egin du lan, eta Izagirre hura ekoiztu duen Irusoin ekoiztetxeko zuzendari teknikoa da.

Hona hemen, bideoa eta ondorengo solasaldian esandakoak laburbiltzen dituen albistera lotura: Kulturaz.eus/bloga

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide