Liburutegi libreak, berriro hornituta

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Udal Liburutegia

Herritarrek irakurketaz edonon goza dezaten, berriro hornitu dituzte liburutegi askeak. Udal liburutegiko lagunek denetariko materiala utzi dute Sanagustinpean, kiroldegian, igerilekuan eta Jose Artetxeko bi autobus geltokietan aurki daitezkeen liburutegi askeetan. Nahi duenak har dezake liburu bat haietatik, irakurri ondoren beste liburutegi libre batean uzteko. Liburuak hartzeko bezala, nahi duenak du bere liburuak gune horietan uzteko aukera ere.

Iazko ekainean iritsi ziren liburutegi askeak Azpeitira.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide