Angel Olabarriaren 'Paseillo' argazkiak irabazi du Sokamuturra 2018 lehiaketako Herritarren Saria

Angel Olabarria argazkilariak ateratako Paseillo argazkiak irabazi du Azpeitiko Argazki Elkarteak (AAE) antolatutako XXXIX. Sokamuturra lehiaketako Herritarren Saria. Karnabaletan egin ohi den sokamuturreko argazki lehiaketara aurkeztutako irudiak ikusgai izan dira aurten ere Foruen Ibilbideko erakusketa aretoan. Bertaratu diren herritarrek gehien atsegin izan duten argazkiaren aldeko boza emateko aukera izan dute erakusketak iraun duen bitartean. Olabarriaren Paseillo izan da boto gehien jaso dituen irudia, eta horrenbestez, Olabarriak irabazi du Sokamuturra 2018 argazki lehiaketako Herritarren Saria. 

Azpeitiko Argazki Elkarteak eskerrak eman nahi dizkie erakusketara bertaratu eta botoa eman duten herritar guztiei. 

22 argazkilarik parte hartu zuten aurtengo Sokamuturra argazki lehiaketan, eta Roman Azkueren Estafeta txikiye argazkiak eraman zuen aurreneko saria. 

Honako hau da epaimahaiaren erabakia:

1. saria: Roman Azkue, Estafeta txikiye argazkiarekin.

2. saria: Santi Elias, Erdikale 22  argazkiarekin

3. saria: Jexus Artola, Jendetza argazkiarekin

4. saria: Miguel Angel Iriarte, Ustekabean argazkiarekin

5. saria: Beñat Unanue, Torero Kuadrilla argazkiarekin

Iñaki Joaristi Altzarte saria, inauterietako jai giroari buruzko argazki onenaren saria, Iñaki Aranburuk irabazi zuen Veneciako karnabala argazkiari esker.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide