Azpeitiko Gure Esku Dago dinamikak eta XJ Auzolaneanek giza katea antolatu dute gaur arratsalderako. Hain zuzen ere, Sanjuandegiko jaiei hasiera emango dien mantangorriren jaitsieraren aurretik, 18:45ean, egingo dute giza katea auzoan. Erabakitzeko eskubidearen aldeko egitasmoa datorren ekainaren 10ean Donostia, Bilbo eta Gasteiz lotuko dituen giza katearen atarikoa izango da.