Gure Esku Dagok Donostia, Bilbo eta Gasteiz lotuko dituen giza katea antolatu du ekainaren 10erako. Gure Esku Dagok Foru Ibilbidean zabaldu duen lokalean eman daiteke giza katerako izena: astelehenetik ostiralera, arratsaldero, 17:30etik 20:00etara; astearteetan eta zapatuetan, goizez ere bai, 10:30etik 13:00etara. Atal honetan bilduko ditugu giza katearen inguruko argazkiak, artikuluak eta abarrak.
Azpeitiko Gure Esku Dagok "balorazio oso positiboa" egin du giza kateaz

Uztarria.eus 2018 eka 12 Azpeitia

Azpeitiko, Beizamako eta Errezilgo bizilagunak Getarian izan ziren igandean, Gure Esku Dagok deitutako giza katean. Guztien artean lau kilometro osatzea zegokien, eta, denera, 1.593 herritar bildu ziren.