Erabakitzeko eskubidearen aldeko aldarriak hartu zuen atzo, ekainak 10, Urola Kosta. Egitasmoarekin bat egin zuten 1.500 inguru lagun azpeitiarrek Zumaia eta Getaria lotzen dituen errepidean bete zuten beren lekua, eta han hartutako bideoekin bideoa egin du Uztarriak. Bideoa ez ezik, argazki bildumak ere egin zituen Uztarriak. Hona hemen loturak:
- Azpeitiarren giza katea irudietan
- Azpeitiarren giza katea irudietan 1
- Azpeitiarren giza katea irudietan 2
Gure Esku Dago mugimenduak deituta, erabakitzeko eskubidearen alde, Donostia, Bilbo eta Gasteiz lotu zituen 201,9 kilometroko giza katea osatu zuten 175.000 inguru lagunek atzo.