2018/12/02 19:00

Antzerkia

Antzerkia: 'La Leçon'

Antzerkia: 'La Leçon'
Gaztetxea, Azpeitia

Hainbat istorioren topagune; elkar imitatzen diren gorputzen elkargune. Menpekotasuna, ikaskuntza, errebeldia, akulturazioa, mimesia eta kolonialismoa ardatz dituen obra. Horman Poster kolektiboaren lana da Gaztetxean ikusgai izango dena. Antzezlana Madrilen eskaini aurretik, Gaztetxean eman nahi izan dute sortzaileek. Sarrera 5 euro ordaindu beharko da. Antzerkia gaztelaniaz da, eta jatorri kultural ezberdinetako pertsonen historia postkoloniala du oinarri. 

Horman Poster konpainia Igor de Quadraren eta Matxalen de Pedroren elkarlanaren fruitua da: proiektu eszenikoak bultzatzeko plataforma kolektiboa. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide