Martxoaren 8a antolatzeko bigarren bilera irekia deitu dut Basanderiek asanblada feministak gaurko, 19:00etarako. Baigerako aretoan egingo dute bilkura, eta bertan Martxoaren 8ko egitarauaz-eta hitz egingo dute. Joan zen astean egin zuten Martxoaren 8a prestatzeko aurreneko bilera, eta dozenatik gora emakume bertaratu ziren hitzordura. Iazko Emakumeen Nazioarteko Egunean burututako ekintzen balorazioa egin zuten, eta aurtengorako plangintza prestatzen ere hasi ziren.
Euskal Herriko Mugimendu Feministak 24 orduko greba deitu du Martxoaren 8rako, Emakumeen Nazioarteko Egunerako, eta tokian tokiko asanblada feministak mobilizazioak prestatzen ari dira dagoeneko. Honako lotura honetan irakur daiteke joan zen asteko bileraren inguruko albistea.