Udal Musika Bandak eta Julian Barrenetxea abesbatzak karnabaletako kontzertua eskaini dute gaur, igandea, Sanagustin kulturgunean. 13:00etan hasi da emanaldia, eta Azpeitik Karnabal festetako hainbat pieza jo eta abestu dituzte musikariek eta abeslariek, hala nola Goiz eresia, Sarralle buru haundi edo Lolita. Gainera, musikari irudiekin lagundu diote gaurko kontzertuan; izan ere, Azpeitiko Argazki Elkarteko kideek iazko kanarbaletan ateratako argazkien proiekzioa ikusi ahal izan da emanaldian zehar. Jende ugari izan da kontzertuan; eserleku guztiak bete dira, eta jendeak zutik gozatu behar izan du kontzertuaz.