Atzo, zapatua, kalejira jendetsua egin zuten herritarrek kalderero jantzita. Udal Musika Banda izan zuten lagun horiek ibilbidean zehar, baita astoak eta karroak ere. Trapu zaharrak eta Kaldereroen martxa jo zituzten haurrek nahiz gurasoek, eta giro bikainean pasatu zuten zapatu iluntzea. Erlo Telebistak honako bideo hau egin du kaldereroen konpartsaren irudiekin.