Karnabalak 2019

Txu-txu trena eta jolas parkea, karnabalen atarirako

Uztarria.eus 2019ko mar. 2a, 09:24

Txu-txu trenaren artxiboko irudi bat.

Txu-txu trena 12:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:30era izango da erabilgarri. Plazan hasiko du ibilbidea tren turistikoak. Arratsaldean, 16:00etatik 20:00etara, haurrentzako puzgarriak eta jolasak izango dira plazan. Gainera, bi film emanaldi izango dira Soreasu antzokian: Dragoi Bola: Broly eta El rey.

Jai Karnabalaren atarian, txu-txu trena eta haurrentzako jolas parkea izango dira gaur herrian. Azpeitiko Udalak antolatu ditu bi egitasmoak, eta goizean nahiz arratsaldean izango dute herritarrek horiez gozatzeko aukera. Txu-txu trena klasiko bat bihurtzen ari da herrian, eta 12:00etatik 14:00etara eta 16:00etan eta 19:30era izango da gaur erabilgarri. Aldiro, plazan hasiko du ibilbidea trenak. Goizeko lehen itzulia, gainera, San Martin egoitzako egoiliarrek egingo dute, eraikin horren atarira joango baita trena.

Arratsaldean, berriz, umeentzako parkea izango da plazan: 16:00etatik 20:00etara bitartean hainbat puzgarri eta jolas izango dira bertan. Gainera, bi film emanaldi ere eskainiko dituzte gaur arratsaldean Soreasu antzokian: Dragoi Bola: Broly (16:30) eta El rey (19:30).

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide