San Martin egoitzako egoiliarrak, langileak, boluntarioak eta lagunak izan dira aurten ere Azpeitian karnabalak ospatzen goiztiarrenak. Atzo arratsaldean, eta urteroko usadioari hutsik egin gabe, Ostegun Gizena festa giroan ospatu zuten egoitzako areto nagusian. Mozorroak soinean eta atzoko egunez tokatzen zen legez torradak meriendatuta, kantuan eta dantzan ibili ziren San Martinen, Naiara eta Itziar trikitilarien musika lagun zutela.
(Argazkiak: San Martin egoitza)