Karnabaletako azken eguna da gaurkoa, eta ohi bezala, diana eta sokamuturra izan dira goizean goiz. 06:15ean, Udal Musika Bandaren eresiarekin piztu da eguna, eta 06:45ean, zezenaren irteera girotzen aritu dira Izarraitz txistulari taldea eta Udal Musika Banda, Plaza Txikian. 07:00etan, berriz, sokamuturra izan da, Erdikalean hasita. Astelehenetik etxera joan gabe mozorrotuta zeudenak izan dira kalean ziren gehienak, baina baziren zenbait goiztiar ere haien artean. Urtero bezala, giro paregabea sortu da kalean. Erlo Telebistak grabatutako bideoa da honakoa.