Azken txanpan sartu dira Azpeitiko inauteriak. Astearte Karnabal arratsaldez, sokamuturra izan da, ohi bezala. 16:30ean irten da zezena Erdikaletik, eta arratsaldean zehar, jende ugari bertaratu da zezena ikustera. Horrez gain, haurrentzako Txiki Chef sukaldaritza tailerra izan da, Azoka Plazan. 16:00etan hasi dira tailerrak, eta haur ugari bertaratu da; taloak, gominolazko tartak, pastak... denetarik egitera animatu dira sukaldari txikiak.
Festei amaiera emateko, Irulitxa txarangaren emanaldia izango da 18:30ean, eta 20:00etan, suzko zezenak agurtuko ditu karnabalak hurrengo urtera arte.