Karnabalak 2019

Gozatua hartu dute haurrek Urrestillako Karnabal festan

Uztarria.eus 2019ko mar. 6a, 13:11

Urtero legez, Astearte Karnabalez ospatu dute Urrestillan mozorro festa. Aspaldiko partez, gainera, Txikuri pilotalekua utzi eta herriko plazan egin zuten festa, eguraldi ona eta martxo hasierako egunen argitasuna aprobetxatuta. Zaku lasterketan, sokatiran, puxika lehertzen, arrautza koilaran hartu eta korrika, aulki jokoan... jolas batean eman zuten arratsaldea umeek eta gaztetxoek; baina tartean, sabela goxatzeko aukerarik ez zuten alferrik galdu, ogitartekoekin, txokolate beroarekin eta gozokiekin.

(Argazkiak: Ibon Garmendia)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide