21. Korrika

Azpeitiarren argazkiak 21. Korrikan

Uztarria.eus 2019ko api. 14a, 11:32

Gaur eguerdian bukatuko da 21. Korrika, Gasteizen. Duela 11 egun Garesen (Nafarroa) abiatu zen egitasmoa helmugara iritsiko da, 2.560 kilometroko ibilbidea osatuta. 12:30etik aurrera, festa giroan agurtuko dute aurtengo Korrika, ibilbide osoan eskuz esku ibili den lekukoak gordetzen duen mezua irakurri ondoren.

Herenegun igaro zen Korrika Azpeititik, eta jendetzak parte hartu zuen; webgune honetan ikusgai dauden argazki bilduma (140 irudi, guztira), bideoa, sare sozialetako mezuak eta Korrika Txikiaren argazkiak dira horren erakusle. Horiez gain, Uztarriak herritarren ekarpenak ere jaso ditu, eta horiek ekarri nahi izan ditu webgunera Korrikaren azken egun honetan. Ostegunean egindako gonbitari erantzunez azpeitiarrek bidalitako argazkiak dira honakoak, gehienak herenegun Azpeitian bertan ateratakoak, baina baita Korrika Baionatik igaro zeneko batzuk ere.

Korrikan ateratako argazkiak bidaltzeko aukera irekita dute oraindik azpeitiarrek; adibidez, gaur Gasteizen izango direnak ere animatu nahi ditu Uztarriak hango irudiak uztarria@gmail.com helbidera bidaltzera.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide