Death Caferen hirugarren saioa egingo dute datorren asteartean

Uztarria.eus 2019ko api. 30a, 11:24

Urbizixa taldeak antolatutako saioan izena eman daiteke dagoeneko, 627 11 78 19 telefonora deituta. Tertulia Basazabal jauregian izango da, 18:30etik 20:30era bitartean.

Heriotzari buruz errespetuz hitz egiteko hirugarren Death Cafe saioa antolatu du Urbizixa taldeak datorren astearterako, maiatzak 7. Urtarrilean eta otsailean egin zituzten lehen bi saioak "arrakastatsuak" izan zirela-eta antolatu dute hirugarrena. Tertulia 18:30etik 20:30era bitartean izango da, Basazabal jauregian. Parte-hartzaile kopurua mugatua da, eta horregatik, bertaratu nahi dutenek aurrez izena eman beharko dute. Izena eman edo informazio gehiago eskuratu nahi duenak 627 11 78 19 telefonora (Izan) deitu dezake.

Otsaileko aldizkarian, 213. zenbakian, Death Cafe saioen inguruko erreportaje luzea egin zuen Uztarriak. Hain zuzen ere, Azpeitiko kafe tertulien sustatzaile Manex Beristainekin eta Iñaki Arregi Izanekin nahiz Death Caferen lehen saioan parte hartu zuten Saioa Garmendiarekin eta Maite Urbietarekin osatu zuen Uztarriak erreportajea, eta honako lotura honetan irakur daiteke.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide