Udal eta foru hauteskundeak 2019

Amaia Etxeberria eta Nagore Alkorta alkategaiak elkarrizketa digitalean izango dira datorren astean

Uztarria.eus 2019ko mai. 16a, 17:27

EAJren zerrendaburu Amaia Etxeberria asteartean izango da Uztarriaren egoitzan, eta Nagore Alkorta EH Bilduren zerrendaburua asteazkenean. Herritarrek dagoeneko bidal ditzakete bi hautagaientzako galderak.

Datorren maiatzaren 26ko udal hauteskundeetako kanpaina iritsi da erdi bidera, eta azken txanpan, alkategaiekin elkarrizketa digitalak antolatu ditu Uztarria.eus-ek. Hain zuzen ere, EAJren zerrendaburu Amaia Etxeberria eta EH Bilduren zerrendaburu Nagore Alkorta elkarrizketa on line-an izango dira datorren astean.

Amaia Etxeberria izango da herritarren galderak erantzuten aurrena; zerrendaburua asteartean, hilaren 21ean, izango da Uztarriaren erredakzioan, 16:00etatik aurrera. Nagore Alkorta, berriz, asteazkenean izango da Uztarriaren egoitzan herritarrek bidalitako galderak erantzuten; Alkorta 17:30ean hasiko da elkarrizketa digitala egiten.

Dagoeneko bi zerrendaburuei galderak bidaltzeko aukera dute herritarrek: Etxeberriari galderak bidaltzeko egin klik honako lotura honetan, eta Alkortari bidaltzeko, aldiz, honako honetan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide