Gero eta gutxiago falta da festetarako, eta ohi bezala, hasi dira barrakak herrira iristen. Betharrametako jolaslekua ari da pixkanaka betetzen, eta aurten ere haurrek izango dute zertaz gozatua. Gainera, aurtengoan berrikuntza bat izango da: jaietako bi arratsaldetan ez da musikarik izango barraketan, behar bereziak dituzten haurrek ere difrutatzeko aukera izan dezaten.