Irudhitzen lehiaketaren IV. edizioa

Irudhitzen lehiaketaren testuen atala, martxan

Uztarria.eus 2019ko aza. 13a, 13:48

Azaroaren 22an itxiko da IV. Irudhitzen lehiaketaren testuen atalean parte hartzeko epea. Parte hartzaileek irudien atalean nabarmendutako argazkiei jarri beharko dizkiete hitzak, eta irabazleak 150 euro irabaziko ditu. Xabier Gantzarainek, Miren Garatek eta Leire Ostolazak osatuko dute epaimahaia.

Irudhitzen lehiaketaren argazkien atala itxita, martxan da testu laburrena. Parte-hartzaileek Xanti Rodriguezek, Paola Motok eta Nagore Iriartek aukeratutako hamabi argazkiei jarri beharko dizkiete hitzak, eta hilaren 22an itxiko da horretarako epea. Ondoren, Xabier Gantzarain, Miren Garate eta Leire Ostolaza arduratuko dira Irudhitzen lehiaketaren testuen atalera aurkeztutako idatzietatik hamabi nabarmentzeaz. Horietako bat izango da testu irabazlea, eta haren egileak 150 euroko saria eskuratuko du. 

Honakoak hauek dira testu lehiaketaren oinarriak:

  • Pertsona bakoitzak gehienez bost irudiri jarri ahal dizkio hitzak. 
  • Argazkia oinarri, norberak erabakiko du zertaz idatzi. Argazkiaz, horren gainean egindako hausnarketaz, irudiak eragiten dionaz, sentiarazten dionaz, horren inguruan pentsatzen duenaz...
  • Gehienez 100 hitzeko testuak izan behar dute.
  • Aipatu egin behar da zein argazkiri jarri zaizkion hitzak. 
  • Azaroaren 22a izango da testuak bidaltzeko azken eguna. Honako helbidera bidali behar dira testuak: lehiaketakuztarria@gmail.com.

Testuen atalean parte hartu nahi dutenek, honako argazki hauei jarri beharko dizkiete hitzak. Iñaki Etxenagusiaren irudiak irabazi du aurtengo argazki lehiaketa. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide