Laugarren urtez jarraian, Uztarria Komunikazio Taldeak martxan jarri du irudiak eta hitzak uztartuko dituen IRUDHITZEN lehiaketa. Aurtengo gaia 'mugimendua' da. Irudiekin eta hitzekin jolasten, hasi irudimena dantzan jartzen!
Olatz Pratek irabazi du IV. Irudhitzen lehiaketaren testuen atala

Uztarria.eus 2019 aza 26 Azpeitia

Juan Joxe Agirrek ibaiari ateratako argazkiari jarritako hitzekin irabazi du Pratek testuen atala, eta 150 euroko saria eskuratuko du. Azken urteetan egin bezala, Uztarria Komunikazio Taldeak datorren urteko egutegia kaleratuko du IV. Irudhitzen lehiaketan nabarmendutako hamabi argazkiekin eta testuekin. Uztarriaren bazkideek etxean jasoko dute 2020ko Irudhitzen egutegia, 2019ko abenduko aldizkariarekin batera.