Gaur, astelehena, salgai jarri dituzte Azpeitia zaindu kanpainako erosketa bonoak 09:00etan, eta Bertanen bulegoan ilada luzeak sortu dira bonoak erosteko. 50 euroko balioa duten 1.500 bono atera dituzte, eta erosleek 35 eurotan eskuratu ditzakete horiek. Irailaren 30era arte erabili ahal izango dira bonoak kanpainarekin bat egiten duten dendetan, tabernetan edota jatetxeetan. Herritarrek aurrez aurre (Bertanen bulegoan, 09:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 17:00etara) eros ditzakete bonoak. (Argazkiak: Azpeitiko Udala)