Konfinamendu erabatekoaren asteak arintzeko bi lehiaketa antolatu zituen Bertan merkatari elkarteak, marrazki eta meme lehiaketa martxoan, eta galdera-erantzunen jokoa (Egunean Behin eredu hartuta) apirilean. Atzo, lehiaketa horietako irabazleek zegozkien sariak jasotzeko aukera izan zuten (argazkian).
Marrazki lehiaketari dagokionez, Dani Martinez Iturriozentzat izan da lehen saria, Iker Lasa Fernandezentzat bigarrena, eta Laia Azkue Elorzarentzat hirugarrena. Lehiaketa horren barruan zozketa bidez beste sari bat ere eman du Bertanek, eta hori Libe Larrañagarentzat izan da; aldi berean, Facebook bidez "atsegin dut" emanez sariak aukeratzen lagundu zeniguten guztion artean eginiko zozketaren irabazlea Maider Beristain Zugasti izan da. Galdera-erantzunen jokoa, berriz, Jose Luis Azpiazuk irabazi zuen.