Gaur, osteguna, hasiko dira XXXVIII. Euskal Antzerki Topaketak. Iraia Elias eta Amancay Gaztañaga aktoreek Matriuska lana taularatuko dute 19:30ean hasita, Dinamoa sormen gunean. Helduei zuzendutako lana da bi aktoreek eskainiko dutena, eta sarrerak salgai daude Azpeitiko Udalaren webgunean. Aitziber Arzallus kazetariak Gipuzkoako Hitzarako Matriuska lanaz egindako erreportajea honako lotura honetan irakur daiteke.
Bihar eta etzidamu ere izango dira antzezlanak, eta horiek guztiak ere Soreasu antzokian eskainiko dituzte. Bihar, ostirala, Vaiven produkzioaken Erlauntza lana ikusi ahal izango da (19:30); eta igandean, berriz, Xake produkzioaken Fadoak entzuten zituen gizona (19:30). Larunbatean ATX teatroaK Kaskarot lana eraman behar zuen Soreasura, baina osasun arrazoiak tarteko, bertan behera utzi dute saioa. Antzerki Topaketetako emanaldi guztietarako sarrerak udalaren webgunean eskura daitezke, bakoitza bost euroren trukean.
Azken orduko aldaketak
Alarma egoera ezarri ostean Eusko Jaurlaritzak aste honetan hartu dituen neurri murriztaileak direla eta, Antzerki Topaketei eragiten dieten hainbat neurri hartu zituen atzo, osteguna, Azpeitiko Udalak. Batetik, emanaldi guztiak Soreasun izango dira, gaur arratsaldekoa izan ezik.
Bestetik, Soreasuko edukiera %30era murrizteko erabakia hartu du udalak. Hala, gehienez ere 160 lagun sartuko dira emanaldi bakoitza ikustera.
Azkenik, Azpeitiko bizilagunak ez diren eta emanaldiren baterako sarrera erosita duten herritarrei dirua berreskuratzeko aukera emango die udalak. Horretarako, kultura@azpeitia.eus helbidera idatzi beharko dute edo 943-15 70 68 telefono zenbakira deitu.