Azken neurri murriztaileen aurrean protesta jendetsua egin dute Azpeitiko ostalariek

Maialen Etxaniz

SOS ostalaritza lelopean, elkarretaratze jendetsua egin dute Azpeitiko plazan. Ostalaritza guneen itxiera salatzeko eta egoerarekiko duten kezka agertzeko egin dute protesta, eta hainbat ostalariren adierazpenak jaso ditu Erlo Telebistak.

Alde Zaharreko Tabernarien Elkarteak (AZTE) deituta, herriko jatetxeetako, kafetegietako, tabernetako kideek eta dozenaka herritarrek elkarretaratze jendetsua egin dute gaur arratsaldean Azpeitiko plazan , SOS ostalaritza lelopean. Ostalaritza guneen itxiera salatzeko eta egoerarekiko duten kezka agertzeko egin dute protesta. Egoera beltza dela diote herriko ostalariek, eta politikariei arazoaren aurrean esku hartzeko eskatu diete.

Erlazionatuak

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide