Indarkeria Matxistaren Aurkako Eguneko elkarretaratzeak, bideoan

Maialen Etxaniz 2020ko aza. 26a, 09:16

Urola Kostako herri gehienetan atera ziren kalera atzo herritarrak, azaroak 25, Indarkeria Matxistaren Kontrako Eguneko protestetan parte hartzera. Elkarretaratzeak eta manifestazioak izan ziren nagusi, batzuk isilak eta beste batzuk zaratatsuak, baina aldarrikapenak egiteko bertsoak, dantzak eta bizikleta martxaren bat ere ikusi ziren Azpeitia eta Zarautz aldean. Hona hemen Erlo Telebistak Urola Kostako herrietan jasotako irudiak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide