Azken urteetan Krisiaren Seme-alabak Sare Sozialistak antolatu ohi zuen manifestazioaren lekukoa hartu du Urola Erdiko Kontseilu Sozialistak, sare sozialista desegin egin baita. Eragile berriak hartu badu ere lekukoa, aldarria ez da aldatu. Gaurko mobilizazioan gogoan izan dituzte joan den urtean lanpostuan hildako langileak, “miseria sufritzen ari diren guztiak”, eta “sozialismoaren bidean” berresten direla azpimarratu dute manifestazioaren deitzaileek.
Azpeitiko plazatik atera da mobilizazioa 19:00etan, eta leku berean amaitu da, aldarria, salaketa, musika eta olerkia uztartu dituen ekitaldiarekin. Jende ugari batu da manifestaziora. Deialdiari atxikimendua agertu diote Azpeitiko Gaztetxeak, Urola Erdiko GKSk, Urola Erdiko Itaiak eta Azpeitiko Ikasle Abertzaleak antolakundeak.
Argazki bilduma eta manifestazioaren irakurketa osorik, hemen.