Aitortza, Azpeitiko odol emaileei

Maialen Etxaniz 2021ko mai. 24a, 11:44

Urteroko ohiturari jarraituz, Odol Emaileen Elkarteko kideek odol emaileei aitortza egiteko ekitaldia egin zuten joan den larunbatean Azpeitian. Maria Jesus Rezola da 60 odol ateraldigatik omendutako pertsonetako bat, eta hark elkartasunez ematen du odola. Arrazoi berdinagatik da odol emailea Jexux Araneta. Hark 75 aldiz eman du odola, eta berak jaso du aurtengo ohorezko oroigarria. Asteazkenean egingo dute hurrengo odol ateraldia. 

 Azpeitian hogehi lagunek jaso zuten aitortza. Odola 25 aldiz eman duten zortzi azpeitiarrek, 50 aldiz eman duten bederatzik, 60 aldiz eman duten bik eta 75 aldiz eman duen batek. Nagore Alkorta alkatea ere izan zen ekitaldian, eta hark urtez urte odola ematen duten herritarren borondate ona eta elkartasuna azpimarratu zituen, odol emaileen elkarteko kideei eskerrak ematearekin batera.

Maria Jesus Rezola da 60 odol ateraldigatik omendutako pertsonetako bat. Eta hark urkoari laguntzeko ematen du odola. Arrazoi berdinagatik da odol emailea Jexux Araneta. Hark 75 aldiz eman du odola, eta berak jaso du aurtengo ohorezko oroigarria.

Asteazkenean, odol ateraldia

Larunbateko ekitaldia eginda, betiko lanarekin jarraituko dute Odol Emaileen Elkarteko kideek, eta asteazkenean izango dute hurrengo hitzordua. Hain zuzen, maiatzeko bigarren odol ateraldia egingo dute hilaren 26an, Parrokiaren ondoko lokalean, 17:00etatik 21:00etara bitartean. Lokal horretarako sarrera Perez Arregi plazatik Soreasu antzokira arteko pasabidean dago.

Erlazionatuak

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide