Lan kontratu motak izan dituzte hizpide

Julene Frantzesena 2021ko eka. 10a, 12:53

Atzoko formazio saioko irudia.

Urola Erdiko Kontseilu Sozialistak antolatuta, lan kontratuak izan zituzten hizpide atzo Sindikatu Zaharrean egindako formakuntza saioan.

Urola Erdiko Kontseilu Sozialistak antolatutako autodefentsa laboralaren inguruko formazio saioetako aurrena egin zuten atzo Azpeitian. Zehazki, lan kontratu moten inguruko informazio praktikoa eskaini zuten, eta lan kontratu mota desberdinak ere izan zituzten hizpide. Sindikatu Zaharrean egin zuten saioa, eta dozenatik gora lagun elkartu ziren.

Datozen asteetan beste bi saio izango dira: Zestoan egingo dute ekainaren 16an, eta nomina baten kontzeptuez ariko dira hizketan; Azkoitian, berriz, ekainaren 23an egingo dute, kaleratze baten aurrean zer egin aztertuko dute.

 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide