Azpeitiarren doinuak

Kepa Susperregiren euskal kanta gogokoenak

Uztarria.eus 2021ko abu. 11a, 12:03

Kepa Susperregi Azpeitiko parrokoa.

Kepa Susperregi Azpeitiko parrokoa da Uztarria.eus-ek udan martxan jarri duen Azpeitiarren doinuak serieko lehen protagonista. Bost euskal abesti aukeratu ditu hark, bakoitza arrazoi jakin batengatik. Susperregik oso gustuko ditu Benito Lertxundiren, Xabier Leteren, Mikel Laboaren, Imanol Larzabalen eta abarren doinuak, eta horietako batzuk ekarri ditu zerrendara.

  • Ametsak amets (Ganbara): "Abesti honek maitemina oroitarazten dit".

  • Loretxoa (Benito Lertxundi): "Bizi izandako garai baten oroigarri da kanta hau. Benitoren abestiak gogoko ditut oro har, baina hau garai bateko oroigarri ere bazait".

  • Izarren hautsa (Xabier Lete): "Giza bizitzari eskainitako poema ederra da, nire iritziz".

  • Txoriak txori (Mikel Laboa): "Ama zenaren oroigarri da abesti hau; izan ere, ondoezik zela, elkarrekin abesten genuen".

  • Euskadin Castillan bezala (Imanol): "Ezagutu izan dugun eta gaur egun bizi dugun errealitatearen oroigarria da abestia".

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide