"Baltsamiko" gisa definitu zuen behin idazle ezagun batek musika. Gainontzeko arte diziplinen aldean badu zerbait, jende masa zabalarengana heltzen dena. Badu botere bat oso zaila dena hitzetan esplikatzen. Potolokeria litzateke musikak mundua alda dezakeela esatea, baina bai aldarazten ditu pertsonen sentimenduak, eta sentitzen denaren araberakoa izaten da pertsonen jarrera; pertsonen jarreraren araberakoa, berriz, gizartea bera. Jarraitu hemen hainbat azpeitiarrek berariaz hautatutako euskal abestien proposamenak.
Azpeitiarren doinuak seriearen azken aldi honetako laugarren gonbidatua da Maite Azpiazu Herri Hezitzaileen Sareko Gipuzkoako udalen koordinatzailea. Hauek dira Azpiazuk aukeratu dituen bost euskal kantuak.