- Langile baten semea (Xabier Lete): " Buruz ikasi nituen aurreneko bertsoak dira. Leteren kanta asko ditut gustuko, baina kanta honi estimu berezia diot"
- Langile eraildu bati (Antton Valverde): "Gurasoen kotxean hamaika bider entzun nuen gaztetan abesti hau. Geroztik, ohitura dut etxean entzuteko".
- Madrilgo lagunak (Joseba Tapia): "Abesti oso alaia iruditzen zait. Oso gustura entzuten dut".
- Urrestillako festetan (Auntxa eta Iturbide):"Lagunartean afariren bat bada edo, askotan jotzen dugu Auntxaren fandangoa. Ederra da gure aurrekoen piezak oraindik estimatzen direla ikustea".
- Biribilketa (Sakabi eta Egañazpi): "Ez nuen belakoan ikasi Sakabiren pieza hau jotzen. Gerraosteko trikitilari belaunaldiak utzi digun abesti ederrenetako bat iruditzen zait".