Arah taldearen ganbera kontzertua izango da igandean Soreasun

Julene Frantzesena 2022ko urt. 24a, 08:24

Arah taldeko kideak.

18:00etan hasiko da saioa, eta sarrerak Kulturaz.eus atarian eskura daitezke, hamar euroren trukean. Euskal kultura josi duten musika obren moldaketak dira emanaldiaren muina, baina dantza garaikideak eta perkusioak ere badute lekua Bazen behin-en.

Arah musika taldeak Bazen behin izeneko ganbera musika emanaldia eskainiko du datorren igandean, Soreasu antzokian. 18:00etan hasiko da saioa, eta sarrerak Kulturaz.eus atarian eskura daitezke, hamar euroren trukean. Izatez, taldea irailean zen emanaldia eskaintzekoa, baina taldekide bat gaixorik zela eta,  bertan behera gelditu zen kontzertua orduko hartan.

Euskal kultura josi duten musika obren moldaketak dira emanaldiaren muina. Arah taldeko kideen arabera, tradizioaren elementuak abiapuntu harturik, dantza garaikidearekin eta perkusioarekin fusionatzen da ikuskizuna. "Antzinako kontakizunak eguneratzeari egiten dio erreferentzia Bazen behin-ek. Adierazpen berrien sorkuntzarako elezaharrak norberarengan nola iragazten diren kontuan izanik, mintzamen anitzen aberastasunari ipini nahi dio argia, garaikidetasunari leku bat eskainiz, baina sustraiekiko begirada arduratsua mantenduz".

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide