'Krisi ekologikoa eta etorkizuneko energia' hitzaldia eskaini du Mikel Oterok Sanagustinen

Anartz Izagirre 2021ko urr. 19a, 21:06

Mikel Otero solasaldiko une batean. (Azpeitio EH Bildu)

Besteak beste, energia ereduaren gaia izan du hizpide EH Bilduko legebiltzarkideak Sanagustinen, eta 60 pertsona inguru joan dira hitzaldia entzutera.

Azpeitiko EH Bilduk antolatuta, Krisi ekologikoa eta etorkizuneko energia hitzaldia izan da gaur, asteartea, Sanagustin kulturgunean, eta Mikel Otero EH Bilduko legebiltzarkideak eskaini du saioa. Une honetan pil-pilean dagoen energia ereduaren gaia izan du hizpide Oterok, baita gai horri lotutako beste hainbat auzi ere; esaterako, krisi ekologikoaz, trantsizio energetikoaren erronkez eta kanpoko enpresengan Euskal Herriak duen menpekotasunaz mintzatu da Otero. 60 pertsona inguru joan dira Sanagustinera solasaldia entzutera.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide