30 lagun elkartu dira Mendebaldeko Sahararen inguruko solasaldian

Ihintza Elustondo 2021ko aza. 13a, 14:55

Gaur urtebete da Mendebaldeko Sahararen eta Marokoren arteko gerra piztu zela, eta Munoaundi elkarteak antolatuta, gaiaren inguruko mahai ingurua egin dute Sanagustin kulturgunean.

Gaur urtebete bete da Marokok Mendebaldeko Sahararekin 1991tik indarrean zuen su eten akordioa hautsi eta Fronte Polisarioak gerra egoera ezarri zuenetik. Gertaeraren urteurrenean, Munoandi kultur elkarteak antolatuta, Askatasunaren bidean borrokan mahai ingurua egin dute gaur, 12:00etan hasita, Sanagustin kulturgunean. Xabier Euzkitze kazetariak gidatuta, Hetra Boujdema Azpeitian bizi den sahararra, Juan Karlos Izagirre Tindufeko kanpamentuetan maiz egon den EH Bilduko politikari eta sendagilea, Iñigo Iturrate EAJko parlamentariaketa Garazi Hach Embarek ekintzailea aritu dira hizlari lanetan. 

30 bat lagun elkartu dira solasaldian, eta interes handiz entzun dituzte hizlariek esandakoak. Hainbeste urtean dirauen gatazka izan dute hizpide partaideek, bakoitzak berak bizi izandakoa aintzat hartuta. Hach Embarekek ozen eta argi esan du zein den gatazkaren konponbidea: "Konponbide politikoa behar dugu, eta horrek agintariek egindako indarraren ondorio izan behar du. Giza laguntzan horrenbeste diru eta denbora eskaini baino, borroka politikoan jarri behar dugu indar guztia".

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide