4.469 da Orkatzek antolatutako sortzaileen azokan zozkatutako otarrearen zenbaki saritua

Maialen Etxaniz 2021ko abe. 13a, 11:39

Sortzaileen azokako irudi bat. (Orkatz kultur elkartea)

Orkatz kultur elkarteak antolatuta, atzo egin zuten sortzaileen azoka. Zenbaki irabazlea duenak abenduaren 31 baino lehen jaso beharko du otarrea Orkatzetik. Kultur elkarteak azokaren inguruko balorazio "oso positiboa" egin du. 

Atzo egin zuten Orkatz kultur elkarteak antolatutako sortzaileen azoka. Antolatzaileek, azokaren gastuei aurre egiteko, bertako produktuekin osatutako otarrea zozkatu zuten, eta atzo iluntzean bertan egin zuten zozketa. Gaur jakinarazi dute zenbaki irabazlea, eta, hain zuzen, 4.469 da zenbaki saritua.  Ordezko zenbakia, berriz, 4.952 izan zen. Zenbaki saritua duenak abenduaren 31 baino lehen jaso beharko du otarrea Orkatzen.

Balorazio "oso positiboa"

Orkatz kultur elkarteak atzoko azokaren inguruko balorazio "oso positiboa" egin du. "Egunean zehar sortzaileen eta herritarren artean sareak jostea lortu zen. Gainera, bestelako kontsumo eredu bat sustatzeko eta sortzaileei ikusgarritasuna emateko aletxoa jartzeko balio izan zuen azokak", adierazi dute.
 
Orkatz kultur elkarteko kideek eskerrak eman dizkiete azokan lagundu zuten boluntarioei, sortzaileei, Keizpe estudioari kartela egiteagatik, DJ Elbari eta bertaratu ziren herritarrei.  
Erlazionatuak

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide