2021eko Urteko Kirolaria sarien ekitaldia, bideoan

Nerea Uranga 2021ko abe. 19a, 15:39

Azpeitiko Udalak aurtengo kirolari onenen sariak banatu zituen atzo, zapatua, Sanagustin kulturgunean. Hainbat modalitatetako kirol klubek eta herritarrek izendatutako hautagaiei oroigarri bana banatu zieten udal zinegotziek. Urteko Kirolaria sariak emakumeetan Alaia Juaristi eskiatzaileak jaso zuen eta gizonetan Juaristi ISB saskibaloi taldeak. Kirol boluntario onenaren saria, berriz, Xanti Merino Iraurgi saskibaloi klubeko delegatuari eman zioten.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide