- Berandu dabiltza (Ruper Ordorika)
"Batzuetan ez dakizu abesti bat zergatik gustatzen zaizun, baina izugarri gustatzen zaizu eta zure bizitzako bolada batean maiz entzuten duzu. Hau horietako bat da niretzat".
-
Liluraren kontra (Bertold Brechten poema, Mikel Laboak musikatua eta Berri Txarrakek bertsionatua)
"Kantu eder baten bertsio eder bat gauza ederra da".
-
Ihia (Anari)
"Batzuetan, hitzak eta doinua ondo uztartzean, musika belarrietara baino harago irits daiteke, erraietaraino".
-
Maneki neko katua (Mursego, 100% Oion proiektua)
"Hiru arrazoik bultzatuta aukeratu dut kantu hau. Musika klasikoaren oinarri, neurri batean behintzat, zurrunetik abiatutako musikari bat musika askatasunez gozatzen ikusten dudalako; hitzekin eta musikarekin jolas eginda zer gauza polit egin daitezkeen erakusten didalako; eta musikak pertsonarteko harremanak hobetzen lagun dezakeela gogorarazten didalako".
- Hementxe dala (Astearte karnabal goizeko diana)
"Batzuetan kantu batek ez du asko behar izaten momentu egokian munduko kanturik onenaren parekoa izateko".