Gazte Koordinadora Sozialistak manifestazio nazionalak deitu ditu urtarrilaren 29rako Bilbon eta Iruñean, Burgesiaren diktadura gelditu lelopean, eta deialdiaren harira agitazio eguna egin zuen Urola Erdiko GKSk atzo.
Azpeitian asanblada irekia, luntxa eta kale apainketa egin zituzten goizean zehar. Azpeitian 50 lagun inguru elkartu zen Sindikatu Zaharrean egindako batzarrean. Bertan azaldu zituzten mobilizazioaren nondik norakoak. Ondoren, haien aldarriak kalera eraman zituzten, eta egindako muralaz gain, collageak egin zituzten herriko hainbat txokotan.