Santa eskean girotu dituzte herriko kaleak

Maialen Etxaniz 2022ko ots. 5a, 11:04

Urtero bezala, makilak eskuan hartuta eta bertsoz zein trikitiz lagunduta herriko kaleetan barrena santa eskean ibili ziren Azpeitiko Ikastola Ikasberriko hainbat haur eta guraso Santa Ageda bezperan. Eguraldi makurra eginagatik, kantuz alaitu zituzten Alde Zaharreko kaleak. 

Santa Ageda bezpera izan zen atzo, eta usadioari jarraituz, santa eskean aritu ziren herriko ikastetxeetako ikasleak goizean zein arratsaldean. Gau aldera, aldiz, Azpeitiko Ikastola Ikasberriko haurren eta gurasoen taldearen txanda izan zen. Urtero bezala, makilak eskuan hartuta eta bertsoz zein trikitiz lagunduta herriko kaleetan barrena ibili ziren, 19:00etan hasita. Hainbat txokotan geldialdiak egin ostean, tabernaz taberna ere aritu ziren kantari. Eguraldiak askorik lagundu ez zuen arren, giro paregabean ospatu zuten, beste urte batez, Santa Ageda bezpera.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide